Kaixo!
Marta Arribas naiz
Bainujantzi marka honen sortzailea.
Inguruan dudan guztian oinarrituta, 2020an bainujantzien marka propioari ekitea erabaki nuen. Zarauztik nator, udan berezko distira duen eta kresala egunerokotasunean ageri den kostaldeko herri batetik.
Txikitatik oso pertsona sortzailea izan naiz. Asko gustatzen zitzaidan olioz margotzea. Hobby hori berriz hartzen ari naiz. Orduak pasatzen zaizkit, deskonektarazten nau.
Margolaria izan nahi nuen, baina 15 urterekin utzi nion margotzeari eta ikasketetan zentratu nintzen, kezka berezirik gabe. Beti izan dut gurasoen baldintzarik gabeko laguntza eta horregatik erabaki nuen moda diseinua ikastea. Ez nekien zein mundutan sartzen ari nintzen. Oso pertsona arduratsua eta diziplinatua naiz, eta mundu honetatik bizi nahi banuen, lan asko egin beharko nuela ikusi nuen. Lanbide zaila da, are eta zailagoa garai hauetan, ia ez baita ikusten jantzi baten atzean dagoen lana, “fast fashion” delakoagatik gaur egun dagoen kontsumismo masiboa dela eta.
Unibertsitateko ikasketetatik emaztegaien eta gonbidatuen jantziak egiteko asmoarekin atera nintzen, baina beka baten, praktika batzuen eta desfile batzuen ondoren, ez zela jarraitu nahi nuen bidea ikusi nuen.
Artea eta moda uztartuz pieza eskuragarriagoak sortu nahi nituen.
Horregatik, nire aletxoa eman nahi izan dut erosketa zailenetako bat errazteko asmoarekin: bainujantzi egokia aukeratzea. Aldi berean eroso sentiarazi eta konfidantzaz sentiaraziko gaituen zerbait, ezta?
Beti Zarautzen
Nire bildumak nire inguruneko inspiraziotik sortzen dira. Zarautz bezalako naturgune batean hezteak, hondartza eta hondartzak inguratzen duen guztia estimatzera bultzatu nau.
Zarautz Euskal Herriko hondartzarik luzeena duen herria da, 2,5 km luze eta olatu ospetsuak ere dituena, mundu osoko surflariak erakarriz.
Herri zoragarri honetan nire denda fisikoa ireki nuen, eta bertan diseinatzen, aholkatzen eta saltzen ditut nire bainujantziak, betiere arreta pertsonalizatutik abiatuz.
Bilduma
MARTA ARRIBAS
Olatu eta haize laztanen xuxurla batean, bainujantzien bilduma berria jaio da, itsas hariz eta naturaren xarmaz ehundutako proiektua. Jantzi bakoitzaren atzean, bidaiatutako, planeatutako edo amestutako helmuga bat ezkutatzen da, non izen bakoitzak udako patu baten magia gogorarazten duen.


















